top of page

Uztaila 2014

Atacama desertua

01

Txilen ginela, Atacamako desertura prestatu genuen lehen bidaia. Atacamako basamortua Hego Amerikako basamortua bat da, Andeak eta Ozeano Barearen artean kokatzen da Chile iparraldean, eta munduko handienetariko bat da. 966km dauzka eta bere eremua 181.300 km2-koa da. Esaten denez, munduko lekurik lehorrena da, Artikoa kontuan izan gabe. Ikerketek diotenez 1570etik 1971ra zenbait lekutan ez du inoiz euririk egin.

 

Klimari dagokionean, tenperatura aldaketa handiak gertatzen dira. Gauetan -25 °Ctara jaitsi daiteke tenperatura, egunean zehar 25-50°Ctan mantentzen delarik itzaletan. Ez dago aldaketa handirik uda eta neguaren artean, izan ere, Capricornio tropikoko mugan aurkitzen da.

​

Oso entzuna izan arren, ez genuen imajinatzen zer aurkituko genuen han.  Dena den, txundituta eta maiteminduta utzi ziguten paisaiek eta naturak berak. Geiserrak eta gradu azpiko tenperaturak, laku edo laguna ikusgarriak, harezko mendiak, ilunabar arrosak, sumendiak, salarrak, florak... San Pedro de Atacama hiria desertu honen ate nagusia da. Oso polita izateaz gain, xarma berezia dauka, bertan geratzen baita ostatu hara joaten den edonor, eta mundu guztiko jendea elkartzen da bertan. Gauza tipikoak saltzen dituen dendatxo ugari dago,  jatetxeak etab.

Atacama
bottom of page