top of page

Leticia U.S
Santiago de Chile
07
Gure "Xanti". Zenbat kosta ote zitzaigun pisu bat bilatzea, eta orain ezingo genuke imajinatu gure egonaldia "departamento 307" gabe. Pisu barnean zein kanpo, harreman estua egin baikenuen bizilagun, portero, baita garbitzaileekin ere.
​
Santiago Chileko hiriburua da eta hiri nagusia, herrialdeko erdialdean kokatuta. Bere metropoli eremua, Santiago handia izenaz ezaguna da. 6 milioi biztanle inguru dauzka ingurune osoak, 37 komuna eta distritok osatuta. Komuna hauek aldi berean beste hainbat auzotan banatzen dira.
​
Hiri bizia da Santiago. Zentroa, gu bizi ginen zonaldea, jendez josita dago eguneko ordu ia guztitan. Janari postu txikiak daude nonahi, janari tipikoa saltzen dutenak. Osotasunean niretzat ez da polita, baino badauzka txoko ederrak eta bereziak; "Santa Lucia" eta "San Cristobal" menditxotik hiriaren bista orokorrak ikus daitezke. "La moneda" palazioa ikusgarria da, eta "Bellavista" auzoa, artisten auzoa, ezinobea zerbait hartu edo festan ateratzeko. Ezin da Santiagotik joan La Piojerako terremotoa (edari tipikoa) probatu gabe. Belardi ederrak dauzka, eta igandeetan trafikoa gelditzen dute zenbait kaleetan jendea korrika egitera edo paseatzera atera dadin.
​
Hiriak zerbait badu hori giroa da. Zonalde ezberdinetan bada zerbait beti; jaialdiak, kontzertuak, merkatuak... Hori eta jendearen gertukotasuna. Lagunak egitea oso erraza da, eta beti gonbidatzen zaituzte eurekin planak egitera. Azken batean, hiri berezia.
Santiago
bottom of page