top of page

Abendua 2014

Bolivia

Peruko bidaiarekin jarraituz, eta denbora faltagatik bertan leku gehiago ikusteko aukerarik gabe, Boliviaruntz egin genuen. Bidean, Santiagon ezagututako lagun batzuekin topo egin eta denok batera egin genuen aurrera bidaian.

​

Bolivia Hego Amerika erdialdeko estatu itsasgabea da, mugakide Brasilekin ipar eta ekialdean, Paraguai eta Argentinarekin hegoaldean, eta Peru eta Chilerekin mendebaldean. Izena Simon Bolibar ameriketako askatzailearen omenez eman zioten. Hiriburu konstituzionala Sucre da, nahiz eta Hiririk garrantzitsuena eta gobernuaren egoitza La Paz izan.

​

Inoiz ahaztuko ez ditudan momentuak dira Titicaca lakuan, irla mugikorretan igarotako bi egunak. Bertako familia baten etxean egin genuen lo, beraiekin egin genituen otorduak, eta festa bertako festa tipiko batera eraman gintuzten, jantzi eta guzti. 

​

Sucre eta La Pazen egon ginen egun batzuetan. Sucre izugarri polita, da, guztiz txuria, eta aintzinako eraikin ikusgarriekin. La Pazen bereziki, bertako biztanleen bizi-egoerak eman zigun atentzioa. Bidai osoan zehar ikusi izan genuen zer nolako pobrezia jasaten den bertan, baina ez genekien polarizazioa hain handia zenik, hau da, gutxi batzuk dute denen dirua. Bertako kaleetan oso gaizki sentitzen ginen sarritan, esaterako umeak eskean etortze zitzaizkigunean.

​

Uyuni eta bere salarretan ibili ginen azken bi egunetan. Aurretik ikusia nuen argazkietan eta banekien ikusgarria izango zela. Besteak beste, trenen hilerria eta salarra ikusi genituen, eta bazkari goxoa izan genuen gatzez eginiko jatetxe polit batean. Jeep batean zeharkatu genituen gatzez beteriko lautada handiak. Eguzkiaren argiak sortzen dituen efektuak ikusgarriak dira, beraz argazki asko atera genituen txoko ezberdinetan.

​

​

06

Bolivia
bottom of page