top of page

Iraila 2014

Valparaiso

Valparaíso Chileko erdialdean kokatuta dagoen komuna eta hiria da, izen bereko eskualdean dagoena. Herrialdeko seigarren hiririk handiena da, ia 265.000 biztanleekin. Dena den, metropoli-barrutiak 800.000 biztanle hartzen ditu, herrialdeko bigarren handiena Santiago ondoren.

​

Bere aberastasun arkitektonikoagatik, 2003an Unescok Patrimonio de la Humanidad izendatu zuen, Rapa Nui parke nazionala eta Chiloeko elizekin batera.

​

Hiri berezia da hauxe, "hippy-a" nolabait esaterako, berezia. Kaleko artea zabaldua dago iskina guztietan, koloreen hiria dirudi. Menditxoez "cerroez" inguratuta dago, beraz zonaldea oso aldapatsua da. Hauetara oinez zein funikularrez igo daiteke, beti ere zerbait ordainduaz. Kostaldea oso polita da; portua, hondartzak... eta itsasoko pasealekuan jatetxe eta parrandarako taberna pila dago.

​

Guk bisitatu genuen asteburuan ihauteriak ospatzen ziren, eta jende asko etorri zen Chileko beste zonaldeetatik. Batukadak ziren nagusi, jendea mozorrotuta, eta ekintza ugari hirian, baita mendietan ere. Asteburu bikaina izan zen!

​

08

Valparaiso
bottom of page