
Leticia U.S
Abuztua 2014
Patagonia
Chile/Argentina
Bigarren geltokia izan zen Patagonia. Patagonia, Hego Amerikako hegoaldean dagoen eskualde handia da, Chile eta Argentinako lurraldeak hartzen dituena. 1.740.000 patagoniar guztira bizi ziren 2001ean, 900 km2-ko eskualde erraldoian banatuta (2.21biz/km2). Neuquen da hiri nagusia (265.000 biztanle). Gaur egun, jatorrizko etnietatik bakarra gelditu da, maputxeena alegia. Nahiz eta adostasun generalizatu bat ez egon, muga ezangunenek diotenez lurraldearen %75,50 Argentinakoa da, eta %24,50 Chilekoa da.
Inguru naturala oso aberatsa da; lakuak, glaziarrak, mendiak, ibaiak, fauna, flora... ipuinik politenetan bezalakoa. 10 egunetan zehar motxila bizkar gainean ibili ginen, zein baina zein politagoak ziren paisaiak ikusiaz, eta kultura ezberdinetan murgilduz. Gehienbat Chileko Patagonian ibili baginen ere, Patagonia argentinarra ere ezagutu genuen. Perito Moreno glaziarra, Torres del Paine, Usuhaia, Rio Grande, mundu amaierako faroa ikusi genituen besteak beste. Halaber, elurreko txakurrekin leretan ibili ginen mendian, eta raketez baliatuz paseo ederra ere eman genuen.
​
02