
Leticia U.S
Iraila 2014
Chiloé

Hirugarren ihesaldi txikia uharte batera izan zen. Chiloé uhartedia edo artxipielagoa, Chileko hegoaldean dagoen uhartedi bat da. Administratiboki Chiloé probintzian kokatzen da, eta uharte txiki ugariz osatuta dago, handiena Chiloeko uharte handia delarik. Bertako hiriburua eta hiririk Populatuena Castro da. Uhartedi honetan aurkitzen da Chiloé Parke Nazionala.
Bertako klima epela da, baina aldi berean euritsua ere. Batezbesteko tenperatura 11°Ckoa da, eta prezipitazioak urteko 2000 mm baino gehiago alde orientalean, 3000 mm alde okzidentalean, eta 4000 mm baino gehiago Piuchén mendikateko sektore altuenetan. Ez da elurte asko izaten, baina euria egiten du urte osoan zehar.
Bidai hau egitea, hein handi batean Euskal Herrira bueltatzea bezala izan zen. Hain menditsua dena, hain berdea, euria... etxean bezala sentitu ginen. Leku bat aipatu beharko banu Castroko palafitoak izango lirateke horiek; kolorez josiak, itxura berezia baitute (argazkietan ikusgai). Gainera, atentzioa eman zigun zeuden eliza pilak, zein baina zein koloretsuagoa eta bereziagoa. Unescok gizadiaren ondare izendatu zituen hauexek.
03