top of page

Leticia U.S
Urria 2014
Reñaca
Reñaca, Valparaiso hiriko, Viña del Mar komuna iparraldeko auzo turistikoa da. Txiletar askoren oporretako tokia da, baita argentinarrena ere.
1965.urtean hasi zen udako hiri garrantzitsu hau itxuraldatzen. Hondartza hiritartu egin zen, eta eraikin eta apartamentu berri asko eraikitzen hasi ziren hondartza ondoan. Kostako frontea berreraiki zen, herrialdeko lur garestienetan dunen goikaldeetaraino hain zuzen.
Udaberrian, uda heltzen ari zela joan ginen Reñacara asteburu batez, erlaxatzeko asmotan. Hondartzak ikusgarriak dira, eta izugarrizko giroa dago; opor giroa. Jatetxe, taberna, ugari dago, dena turistentzat prestatua. Gainera, kontzertuak egoten dira hondartzan, zuzeneko musika tabernetan, ekintza ugari... Jende asko joaten den arren, bada lekua guztientzat. Conconeko dunak bisitatzea ezinbestekoa da. Dudarik gabe, leku ezinobea da deskonexioan murgiltzeko.
04

Reñaca
bottom of page