top of page

Abendua 2014

Peru

05

Gabonetan etxera itzuli baino lehen, azken egunak/minutuak/orduak aprobetxatzeko asmotan, bidai potoloa antolatu genuen: Peru-Bolivia. Bost lagun elkartu ginen, eta han joan ginen mundua ezagutzera. Jada Chilera joan nintzen unetik banekien ezin nintzela zenbait leku ikusi gabe bueltatu, eta ametsa bete nuela esan dezaket. Bidai guztiak politak izan baziren, bereziena izan zen hau.

​

Perura joan ginen lenengo, autobusez ordu asko igaro ostean. Ofizialki Peruko Errepublika, Hego Amerikako mendebaldeko estatua da, Andeen eta Ozeano Barearen artean kokatua. Iparraldean Ekuadorrekin eta Kolonbiarekin egiten du muga, ekialdean Brasilekin eta mendebaldean Ozeano Barearekin. Hiriburua Lima da. Etniei dagokionez %45 amerindiarrak dira, %37 mestizoak, %15 zuriak, eta beltzak, japoniarrak eta txinatarrak %3.

​

Cuzco izan zen lehen geltokia. Bere garaian inka inperioaren hiriburu izandakoa, izugarri polita da: katedrala, armen plaza etb. Bertan ikusi ahal izan genituen peruarren ohiturak, etxeak, janzkera, bizimodua... eta baita beraiekin solastu eta ideiak elkarbanatu ere.

 

Machu Picchu igotzea amets bat izan zen guztiontzat eta ez zigun hutsik egin. Luzaroan egon ginen paisaiei so egiten, eta bertatik solte dauden "llamen" atzetik korrika. Gezurra badirudi ere, euskaldun batzuk topatu genituen bidean, eta baita "Aguas Calientes" herrian, Macchu Picchuko herrian, eta pozgarria izan zen.

​

05

Peru
bottom of page